Bi Donostitruk azoka egingo dituzte hil honetan
Lehena larunbat honetan egingo dute; eta bigarrena, hilaren 22an, inauteriekin lotutakoa.
Larunbatean, arropa, osagarriak, liburuak, CDak, jostailuak salduko dituzten 42 postu egongo dira, 10:00etatik 14:00etara. Otsailean bertan beste Donostitruk azoka bat egingo dute, hilaren 22an, eta berezia izango da: inauterietako mozorroak izango dira protagonista.
Inauterietako bigarren eskuko jantziak eta osagarriak erosi eta saldu ahal izango dira, eta ohi bezala elkarte eta partikularrei deitzeaz aparte, konpartsa eta ikastetxeei ere gonbidapena luzatzen zaie parte har dezaten.
Ohiko moduan, Donostitruk Suhiltzaileen egoitza izandako lokalean egingo da, Easo kaleko 43an.


