Donostitruk: bigarren eskuko maukak Eason
Larunbatean Donostitruk bigarren eskuko merkatua egingo dute. Ohiko moduan, suhiltzaileen egoitza izandako lokalean egingo dute, Easo kaleko 43an. Arropa, osagarriak, liburuak, CDak eta jostailuak salduko dituzten 42 postu egongo dira, 10:00etatik 14:00etara.

