Gaur eguerdian alerta laranja ezarriko dute berriro kostan, olatu handiak espero baitira
Iluntzean itsasgora izango da, eta batez ere orduan izan daitezke uhinak arriskutsu.
Zazpi metro inguruko olatuak espero dira gaur arratsaldean kostan. Egunotako denborale oldarkorraren segida dira, eta horrek kostako zenbait toki kalteberagoak egingo ditu. Atzo, etenik gabeko jarduna ibili zuten euskal kostako leku askotan apurtutakoak estali eta gaur enbatak ekarriko dituen astinduen ondorioak arintzen saiatzeko. Arratsalderako espero da okerrena, 18:00etatik aurrera. Itsasgora iluntzean da —20:52an—, eta ilunabar partean oso adi ibili beharko dela ohartarazi dute.

