GBCren poster berria, prest
Zaleek gaurtik aurrera eskuratu ahal izango dute 2013-2014 denboraldiko posterra.
GBCren poster ofiziala gaur arratsaldetik aurrera egongo da kalean zale guztientzat. Denboraldi honetan posterrak Gipuzkoa Basketen izar guztiak erakusten ditu. Klubaren laguntzaile eta babesleen hainbat gunetan lortu ahal izango dira posterrak. GBCren bulegoetan ere lortu ahal izango da.

