Salamanka pasealekua ixtea erabaki du krisi mahaiak
Gaur arratsalderako olatu handiak espero dira eta alerta laranja ezarri dute. 11:00etan elkartu da krisi mahaia, eta segurtasuna bermatzeko hainbat erabaki hartu dituzte.
Eguerditik aurrera Salamanka pasealekua itxita egongo da trafikoarentzako eta baita oinezkoentzako ere. Gainera, hesiak sendotu egingo dituzte, eta denboralearen indarraren arabera, baliteke itxitura eremua zabaltzea ere.
Egoeraren arabera, zubiak ixtea ere ez dute baztertu. Arratsaldeko 18.00etatik aurrera krisi mahaia aginte postuan egongo da egoera bertatik bertara aztertzeko.
Enbata berriari aurre egiteko baliabide guztiak prest dauzkate, baina udal gobernuak zentzuz jokatzeko eskatu die herritarrei.

