Zirkulazioa etengo dute Parte Zaharrean
Olatuekin lotutako alerta laranja aktibatu da. Krisi Mahaiak gaurko iragarpena eta joan den astearteko alerta laranja konparatu ditu, eta datuak antzekoak direla ikusi du. Auzi hori kontuan hartuta, antzeko neurriak ezartzea erabaki du; hau da, Parte Zaharreko zabalgunean, Jauregi Jeneralaren kaletik aurrera, zirkulazioa etetea, eta edukiontziak erretiratzea.

