Abortuaren legearen aurka biluztu egin dira
http://youtu.be/NIJlkk_nVeM
Abortuaren lege erreforma geldiarazteko Artzain Onaren katedral aurrean biluztu egin dira hainbat emakume. Alberto Ruiz-Gallardon defendatzen ari den lege proposamenak emakumeak “esklabotzara” kondenatu nahi dituela salatu dute. Jende asko, andreak zein gizonak, hurbildu da mobilizazio horietara.
Estatu mailako deialdia eginda zuten abortatzeko eskubidearen alde elkartu diren taldeek, eta horren harira egin dituzte mobilizazio horiek. Hainbat aldarri elizen parean egin dituzte, Eliza Katolikoak bere irizpide moralak legeetara eraman nahi duela salatzeko.
Emakume Askeak taldeak egin du gaur arratsaldeko protesta. Euskal Herriko hainbat aktibista feministek osatzen dute talde hau.

