Ez dira Donostiatik joango
http://youtu.be/xuW5HLe71O0
Herrerako kaldereroak 18:00etan aterako dira auzoko kaleak alaitzera.
Bart Antiguakoek ekarri dituzte pertza eta zartagin burrunba.
Parte Zaharra, Egia, Gros, Amara Berri, Erdialdea eta Amaratik pasa ondoren, Antiguara iritsi dira bart kaldereroak. Benta Berriko kiroldegitik abiatu ziren, eta Txalupagillene plazan kanpamendua jarri zuten. Momo jainko festazalearen ordezkariek pertza eta zartagin burrunbarekin girotu zituzten Antiguako kaleak. Omenaldi hunkigarri bat ere prestatu zuten, azken urtean hil diren bi kalderero gogoan izan zituzten. Minutuko bateko isilune bat egin zuten Txalupagillenen, eta haien senideei lore sorta bana eman zieten.
Gaur, larunbata, Herrerara iritsiko dira kaldereroak, 18:00etan. San Luis plazatik abiatuko dira eta honako ibilbidea egingo dute: Bidebieta (Gaiztarro), San Luis plaza, Txingurri pasealekua eta San Luis plaza.
Bihar, igandea, Kresala elkartearen inude eta artzainen konpartsa irtengo da Parte Zaharrean, joan den asteburuan -denboraleak eragindako kalteak zirela eta- bertan behera utzi behar izan zuten eta. Euskalerria kaletik irtengo dira 12:00etan.
- Antiguako kaldereroak. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
- (Argazkia: Nerea Lizarralde)












