Bi bainulari atera dituzte uretatik
Olatuen arriskua dela-eta alerta laranja eman zuten larunbat eta iganderako. Oraingoz, denboraleak ez du kalte larririk eragin. Larrialdi zerbitzuek gertakari bat nabarmendu dute. Kontxa hondartzan bi bainulari uretatik atera behar izan dituzte gaur goizean, hondartzara itzultzeko zailtasunak zituzten-eta. SOS Deiak-en arabera, onik atera dituzte uretatik, nahiz eta bainulari batek hipotermia zantzuak izan.