Olatuak, euria, hotza eta haize zakarra
Euri asko eta haizea iragarri du gaurko Euskalmetek.
Asteburuan olatu biziak bai, baina arazorik ez da izan itsasertzean. Segurtasun Sailak plazaratu du gaur, astelehena, goizeko 06:00etatik astearteko 06:00ak bitartean alerta laranja ezarri duela olatu handiak espero direlako.
Euria erruz egingo du eta ipar mendebaldeko haizeak gogor joko du. Ufada zakarrenak kostaldean izango dira. Euria barra barra egingo du, atsedenik gabe eta giro hotza izango da.