Kursaal zubiaren inguruan jende andana bildu da olatuak ikusteko. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Udaleko Krisi mahaiak Zurriola zubia arratsaldean, 15:00etan, irekitzea erabaki du. Bart 21:00etan itxi zuten, olatuen arriskua dela eta. Goizean berriz ireki dute 11:00ak aldera, baina 12:00etan berriz ixtea erabaki dute, olatuen altuera eta bertaratu den jende kopurua ikusita.
Gauean, ezta gaur goizean ere ez da ezbeharrik gertatu.
Orain berriz ireki dute Kursaal zubia. 14:00etan irekitzea aurreikusi duten arren, azkenean badaezpada orain hasi dira oinezko, zein ibilgailuentzat irekitzen. 16:00etan Salamanca pasealekuko kale mozketa Euskal Herria kaletik aurrera egingo da soilik. Bihar mozketa hori Jauregi jeneralaren kaleraino atzeratuko da, zamalanak errazteko.