Haizea dela eta, suhiltzaileek 30 aldiz baino gehiago jardun behar izan dute
Aiete pasealekuan izan dute lanik zailena; eraikin bateko txapa metalikozko teilatua askatu baita.
Goizeko lehen ordutik eta 15.00ak arte, Donostiako Suhiltzaileek 30 irteeratik gora egin dituzte. Haize ufada bortitzak izan dira, eta hainbat aldiz jardun behar izan dituzte: zuhaitz batzuk erori dira, markesina eta aldamio batzuk sendotu behar izan dituzte, teilatuetan mugitu diren zenbait hodi konpondu… Interbentziorik zailena Aiete Pasealekuan izan da. Bertan, eraikin bateko txapa metalikozko teilatua askatu da, eta suhiltzaileek behin behinean finkatu behar izan dute.
Udalak Gudamendin duen estazio meteorologikoan 100km/h-tik gorako haize ufadak neurtu dira, gehienbat ipar eta ipar mendebaldekoak. Haize eta olatuengatik dagoen abisu laranja egunean zehar mantenduko da, ondorioz, Krisi Mahaiak aktibatuta jarraituko du.