Ramon Agirrek euskal antzerkia eta zinemari buruzko saio berezi bat egingo du
Euskal zinema eta antzerkia izango ditu hizpide Ramon Agirre aktore donostiarrak, eta gai horien inguruan saio berezi bat eskainiko du ostiralean (otsailak 14). Amara Berriko Ikasbide kultur elkartean egingo du emanaldia, goizean, 09:00etan.

