Etxeko konposta bultzatzeko kanpaina bat jarri dute abian
edukiontzi marroia eta konposta; etxekoa nahiz auzo-konposta.
‘Etxean konposta’ kanpaina
Kanpainaren lehen fase batean, dagoeneko konpostatzen duten familiei jarraipena egingo zaie, aholkularitza eskaini eta etxeko konposta egiten duten familien udal erregistroan izena emateko aukera eskainiko zaie.
Bestalde, Hirigintza sailak egindako ikerketa baten arabera, 2.900 etxe daude Donostian konposta egiteko ezaugarriak dituztenak, lorategi edo lursail bat dutenak, alegia. Etxebizitza horietako jabeek gutun bat jasoko dute kanpainaren berri emanez. Izena ematen duten familia berriei prestakuntza tailerra, aholkularitza eta 600 litroko konpostatzaile bat emango dizkiete.
Interesa duenak Jokogarbia.donostia.org webgunean topatu dezake informazio gehiago, eta baita Ingurumen sailarekin harremanetan jarrita ere: Ingurumena@donostia.org edo 943 483 390.
Konpostaren onurak
Sortzen den hondakinen %40a organikoa dela gogorarazi du Axier Jakak, eta kudeaketa egoki baten bidez, sortzen den zaborra ia erdira jaistea lortuko litzatekeela. “Hondakinen ohiko bilketa sistematik elementu hau erretiratzen badugu, hondakin organikoa lehengai izatea lortuko dugu”, gaineratu du Jakak. Sukaldeko hondakinez gain, lorategiko hondakin berdea ere sar daiteke konpostatzailean; inausketako hondakinak barne.
Ingurmen arloko abantailez gain, programan parte hartzen duten herritarrek zerga onurak izango dituztela azaldu du Jakak. Bere hitzetan, “ez da bidezkoa hondakin organikoak egoki kudeatzen dituzten herritarrek zabor tasa berak izatea, organikoa birziklatzen ez dutenek kostu handiagoa eragiten baitiete hiriari”. Hala, edukiontzi marroia, etxeko konposta edo auzo-konposta aukeratzen duten herritarrek zabor tasa bereziak izango dituzte. Tasa berezi horiek bosgarren edukiontzia hiri osora hedatzen denean zehaztuko dituzte.
Gaur egun auzo-konposterako hiru gune daude, Añorgan, Aieten eta Zubietan, baina urtea bukatzerako beste hiru gune berri irekiko dituztela aurreratu du Axier Jakak, kokalekua zehaztu ez badu ere.
Etxeko konpostaren bidez familia batek 208 kilo hondakin murriztu ditzake urtean.
Axier Jaka, Ingurumen zinegotziak Etxean konposta kanpaina aurkeztu du. Datorren astetik aurrera jarriko dute abian, eta etxeko konpostari bultzada ematea izango da helburu nagusia. Gipuzkoako Foru Aldundiak %50ean finantzatu du kanpaina eta bi urteko iraupena izango du, 2014-2015.
Etxean lursail txiki bat duten pertsonei zuzendutako kanpaina da. Gaur egun 541 familiak egiten dute konposta etxean, baina askoz gehiago dira eremu egoki bat dutenak, beraz udal gobernuaren erronka 2015. urte bukaeran 1.000 familiara heltzea da. Lortuko balitz, 208.000 kilo hondakin murriztuko lirateke, eta 52.000 kilo inguru konpost sortuko lirateke, baratze eta lorategietan ongarri gisa erabiltzeko.
Jakaren esanetan kanpaina hau zero zabor filosofiari jarraituz, udal gobernua bultzatzen ari den hondakinen kudeaketarako politikaren barruan kokatzen da. Erronka nagusia 2016. urterako %60ko birziklatze maila lortzea da, hau da, egungo %30a bikoiztea. Helburu horretara iristeko egitasmo integral bat burutzen ari dira bio-hondakinen kudeaketan. Egitasmo horren baitan konkatzen dira atzo aurkeztutako