(Argazkia: Kortxoenea)
Gaur goizean irten da Toledoko Ocaña II espetxetik.
2001eko urriaren 31n atxilotu zuten Aratz Estonba, Baltasar Garzon epaileak zuzendutako operazio batean. Espainiako Auzitegi Gorenak Amnistiaren Aldeko Batzordeen eta Askatasunaren kontrako epaia berretsi ostean agindu zituen Auzitegi Nazionalak atxiloketak. Errepresaliatuen eskubideak defendatzeagatik eta haien eskubide urraketak salatzeagatik epaitu zuten beste 26 lagunekin batera. 21 zigortu egin zituzten zortzi eta hamar urteko kartzela zigorretara. Gorenak 21 horietatik bat absolbitu zuen, eta gainerako hogeirentzako kartzela zigorrak berretsi zituen «delitu terroristak egin ez arren, talde terroristako kide izatea» egotzita, epaiaren arabera.
Epaiketa ez zen 2008ko apirila arte egin, eta uztaila arte luzatu zen. Aratz Estonbak 8 urte eman ditu espetxean. Auzoan ongi etorria emnago diote gaur arratsaldean, Marruma elkartean.
Garikoitz Pascual loiolatarra ere, aske
Garikoitz Pascual preso loiolatarra aske geratu zen igande goizean. Pascual 2008an atxilotu zuten Baionan bere lehengusu Eneko Pascualekin batera ETAko kideak izatea egotzita. Bien kontrako euroagindua onartu ondoren, Espainian egon da preso. Titin pilotariarekin batera Logroñoko espetxean argazkia atera zuen euskal presoetako bat izan zen.
Naiz.info-ren arabera, zigorra osorik betetzeko zortzi hilabete falta zirenean Logroñoko espetxetik Leonera urrundua izan zen eta bertatik atera zen igande goizean.