Donostian jokatuko dute 2015eko Europako Kickboxing Txapelketa
Kadete eta Junior mailetako lehia izango da, eta 2.000 partaide inguru bilduko ditu.
Donostia Munduko Kick Boxing Txapelketaren eszenatokia izango da, 2015ean. Munduko Kickboxin Elkarteko zuzendaritza batzordea hiria bisitatzen aritu da, Donostia Turismoren Convention Bureau atalaren bidez, txapelketa bertan egiteko baldintzak betetzen dituela baieztatzeko. Hala, Juan Karlos Izagirre alkateak eta Josu Ruiz Kirol zinegotziak arduradunei harrera egin zieten udaletxean. Txapelketak 3.000 lagun baino gehiago bilduko dituela espero dute, ia 2000 kirolari, eta euren senideak.
Kickboxing batzordeko kideek hiriko hainbat balidabide bisitatu zituzten; hotelak, jatetxeak… eta horrekin batera, txapelketan erabiliko dituzten kirol eraikinak ikuskatu zituzten: Gaska udal kiroldegia, Antonio Elorza Belodromoa eta Illunbeko zezenplaza.
“Turismoko azpiegituren kalitateak, hiriak turismoko norako gisa duen nazioarteko ospeak, gastronomia paregabeak eta antzeko jardueren balorazio positiboak gure hiriaren aldeko hautua egiteko arrazoi nagusiak izan dira”, aipatu du Josu Ruizek. “Batzordea oso gustura gelditu da Donostiarekin. Hiria oso polita eta xarmaz betea dagoela nabarmendu dute, eta toki batetik bestera mugitzako erosoa dela. Biztanleen adeitasuna ere nabarmendu dituzte”, gehitu du zinegotziak.


