Bilduk eta EAJk akordio bat lortu dute aurrekontuak onartzeko
Bi taldeetako ordezkariek agerraldi bat egingo dute 10:30ean, alkatearekin batera.
Juan Karlos Izagirre alkateak, Josu Ruiz Bilduko udal taldeko bozeramaileak eta Eneko Goia eta Iñaki Gurrutxaga EAJko zinegotziek agerraldi bat egingo dute, 10:30ean akordioaren berri emateko. Donostiako Udaleko Ogasun Batzordea 12:30ean bilduko da, eta bi alderdiek batzorde horretan izango duten jarrera azalduko dute prentsaurrekoan.

