Esklerosi Anizkoitzaren Elkartearen aldeko txartelak salduko dituzte GBCren partidan
Igandean Valencia Basketen aurkako norgehiagokan eskuratu ahal izango dira euro baten truke.
Gipuzkoa Basketeko zaleek Ademgi esklerosi anizkoitzaren elkartearen aldeko
txartelak erosteko aukera izango dute igandean, Valencia Basketen aurkako partidan (12:15). Euro batean salduko dituzte, eta txartel horiek GBCren produktuen zozketa batean parte hartzeko balioko dute.
Elkarteko kideak pabiloiaren sarreretan kokatuko dira txartelak saltzeko. Sarituak
astelehenean plazaratuko dituzte Gipuzkoa Basketen webgunean.


