Lilatoian, Hitza taldearekin!
IRUTXULOKO HITZAk Lilatoiarekin bat egingo du aurten ere. Emakumeen kirola sustatzen duen lasterketa bereziaren 25. urtemugan ezin genuen hutsik egin.
HITZA taldea osatu nahi dugu. Animatuko zarete HITZA taldearekin korrika egitera? Gure elastikoa emango dizugu opari.
Lasterketa martxoaren 9an abiatuko da Bulebarretik 11:00etan. Gure taldeko kide izan nahi baduzu deitu 943 46 72 36 telefonora edo idatzi donostia@hitza.info helbidera. Lasterketan izena ematea zuen esku dago, Lilatoia.es helbidean

