27 urteko gizon bat atxilotu dute San Martin kalean, bikotekidea jotzea egotzita
Ertzaintzak 27 urteko gazte bat atxilotu du joan den goizaldean, bere bikotekidea jotzea egotzita. Polizia iturrien arabera, erasoa San Martin kalean gertatu da, goizeko 4.30ak inguruan. Pertsona batek deitu dio Ertzaintzari, gizon bat emakume bat kolpatzen ari zela ohartarazteko. Ertzaintza lekura iritsi denean, emakumea lurrean zegoen eta gizona oihuka ari zen, beti ere polizia iturrien arabera. Emakumeak zauriak ditu aurpegian eta eskuetan. Ustez, bere bikotekideak lurretik arrastaka eraman zuen, hanketatik helduta. Genero delitua egotzita atxilotu zuten gizona.

