Donostiarra bigarren izan da Zumaiako uretan
Donostiarra bigarren postuan geratu da Gipuzkoako Batel Ligako asteburuko estropadan, Zumaiako uretan, senior mailan. San Juan izan da irabazlea, eta Donostiarra sei segundora sailkatu da. Zarautz A, Hibaika, Mutriku, Zarautz B, Hibaika eta Kiriko sailkatu dira ondoren, hurrenez hurren. Estropada honen ostean, Donostiarra bigarren postuan da sailkapen orokorrean, 20 punturekin. San Juan da lehena, 24 punturekin.

