Zurriolatik Tindoufera
Gipuzkoako familia, eskola, dendari eta erakundeei esker lortutako materiala jaso eta bi kamioi handietan bildu du Sahararen aldeko elkarteak. Bi trailer horiek Zurriola pasealekuan egon dira igande goizean, elkartasun keinua herritarren begietara eramateko. Bi ibilgailuak elikagaiez bete dituzte, errefuxiatu kanpamenduetara bidaltzeko. Denera, 60 tona jaso dituzte. Kamioi horiek Piztu Itxaropena karabana osatzen duten beste bost kamioi, autobus bat eta Land Rober batekin irtengo dira Tindoufeko errefuxiatu kanpamenduetara, Laudiotik, otsailaren 22an. Grafitian adituak diren donostiar gazte batzuek elkartearen egitasmoa bultzatu nahi izan dute, kamioien kanpoaldea marrazkiz apainduta.




