Kursaal eta Haizearen Orrazia babesteko eskatuko du PSE-EEk
urtarrilean onartu behar zuten plana , baina babes maila igotzearen ondorio ekonomikoak jakin arte sozialistek ez zuten onartu. Orain prest daude plana onartzeko, “prozesua gehiago ez luzatzeko”, baina D babes maila eskatuko dute Arte Ederren eraikinarentzat.
Ernesto Gasco, PSE-EEko bozeramailearen arabera, udal gobernuak planteatzen duen aukera okerrena da, “etorkizuneko aukera guztiak oztopatzen dituelako”. D babes mailak eraikina botatzeko aukera ematen du.
PSE-EEk hamabost zuzenketa aurkeztuko ditu hiriko hainbat eraikin eta gune babesteko eskatuz.
Otsailaren 27ko udalbatzarrean landuko dute Eraikitako Hiri Ondarearen Plan Berezia. 1950. urtea baino lehen eraikitako eraikinak babesten ditu planak. Sozialisten ustez, ordea, badira berriak izan arren, babestu beharreko hainbat gune hirian.
Hala, F babes maila eskatzen dute Haizearen Orraziarentzat eta Oteizaren eskulturarentzat, adibidez. C babes mailarekin babestu nahiko lituzkete, berriz, Kursaal, Loiolako Erriberan dagoen Iesu eliza, Igarako Farmazialarien elkartearen eraikina, Ogasunaren eraikina, Okendo kalean dagoena, edo Amarako El Carmelo ikastetxea, besteak beste.
Arte Ederrak
Sozialistek inkesta bat egin zuten euren jarraitzaileen artean Arte Ederren eraikinaren gaia nola landu erabakitzeko. Izan ere, udal gobernuak eraikinaren babesa C mailara igo zuen. Horren arabera, eraikinaren barnealdea bota daiteke, baina kanpoaldeko fatxadak ez.
Berez,