Carlos Vela. (Argazkia: Realsociedad.com)
Realak asko sufrituta lortu du garaipena Rosaledan futbol zelaian (0-1), Malagaren aurka, partidaren hasieran lortutako gol bati esker. Hain zuzen ere, Carlos Velak egin du norgehiagokako gol bakarra, 10. minutuan, Griezmann eta Jose Angelen jokaldi eder baten ondoren. Lehiako lehen minutu horietan jaun eta jabe izan dira txuri-urdinak, baina, 25. minututik aurrera, etxekoek lortu dute jokoaren ekimena. Honela gauzak, atsedenaldia aurretik esnatu dira, eta, bigarren zatian, arrisku handiarekin gerturatu dira Realaren atera, partidako azken minutuetan Reala bere arean sartzera arte. Claudio Bravo atezaina, ordea, sendo ibili da, eta txiletarraren partida onak eman dizkio hiru puntuak Realari.
Donostiarrak bosgarren postuan dira orain Ligako sailkapenean, Vila-realekin berdinduta, 40 punturekin. Athletic da laugarren, lau puntura. Tarte handia ireki du Realak atzetik duen hurrengo taldearekin, Sevillarekin. Andaluziarrak zortzi puntura daude. Horrenbestez, Europara itzultzeko bidean dira Jagoba Arrasatek zuzendutako jokalariak, 14 jardunaldiren faltan, sailkapeneko bosgarren postua berreskuratu eta gero.