Loiolako Patxillardegi baserria, sutearen ondoren. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Loiolako Patxillardegi baserriak sua hartu du, eta suhiltzaileek bertaratu behar izan dute sua itzaltzera. Astelehenean, 22:00ak aldera gertatu da, eta ez da zauriturik izan, baina baserriak kalte handiak izan ditu.
Patxillardegi baserria Loiola auzoan dago. XVI. mendean eraikita, XVIII. mendean eraberritu zuten. Donostiatik Hernanirako bide ertzean dago. 1998ko uztailaren 17an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasun gisa.
Suhiltzaileak, baserrian izandako sutea itzaltzen. (Argazkia: Piztu.info)