Altzako geltokia 2016ko uztailean irekitzea espero dute
Antonio Aiz Garraio sailburuordeak gaur ikusi ditu Herrera eta Altza lotuko dituen trenbidearen lanak.
1.040 metroko tunela egiten ari dira Herrera eta Altza lotuko dituen trenbidea egiteko; erdia baino gehiago egin dute jada. Altzan topoaren geltoki berria 2016ko udarako prest egotea espero dute. Geltokia 50 metroko sakoneran egongo da. Antonio Aiz Garraio sailburuordeak Eusko Trenbide Sarearen arduradunekin batera ikusi ditu gaur lanak.
2012. urtean lanak 2015erako amaitu nahi zituztela adierazi zuen Iñaki Arriola Garraio sailburuak. Eusko Jaurlaritzak oso osorik finantzatuko ditu lanak.
Herrera-Altza zatiak kilometro pasatxoko luzera izango du, eta lurpetik joango da ibilbidearen %90. Geltokia Felix Iranzo pasealekuan egongo da geltoki berria, lurrazpian. Bi sarrera izango ditu: Bata, Larratxo pasealekutik, eta bestea, Arriberritik. Horrela 2015ean zazpi minutu eta erdiro trenak egongo dira Altza eta Easo plazaren artean.