Arteliburu 21 elkarteko kideak, Tedone jatetxean
Ostegunean (martxoaren 6an) Errenteriako Arteliburu 21 elkarteko kideek hitzaldi bat emango dute Groseko Tedone jatetxean. Liburuen historia izango dute hizpide Liburuaren ibilbide liluragarria. Papirotik gaur egungo artista-liburura hitzaldian.
Luis Barrios Arteliburu 21 elkarteko kidea ariko da hizlari gisa. Papiro eta pergaminoak, imprentan egindako liburuak, artista liburuak, liburu klasikoa… Liburuaren historian mugarriizan diren une horien errasoa egingo du Barriosek.