Maika Makovski abeslaria.
Festarako, musika entzuteko eta antzerkiaz gozatzeko aukera emango du Dokak asteburuan. Ostiralean (otsailak 21, 20:30) Indie Party festaren ekitaldi berri bat egingo dute. Vanpopel eta Seiurte taldeek joko dute festan. La Fabrica de Colores DJak musika jarriko du ondoren. Sarrera doan da.
Larunbatean (otsailak 22) Maika Makovski folk rock abeslariak kontzertua emango du 22:00etan. Sarrerak 12 eurotan eskura daitezke aldez aurretik; eta egunean bertan 16 eurotan.
Igandean
Susanaren iraultza obra taularatuko du Esther Carrizo aktoreak. Euskarazko klown ikuskizun bat eskainiko du 19:30ean. Sarrerak 5 eurotan eskuratu ahal izango dira.