20 urtez okupatutako Txomin Etxeari agur esango diote
Ttan Ttakun Irratiaren laguntzarekin festa bat egingo dute larunbatean, Txomineko parkean.
Uholdeak saihesteko Donostiako Udalak egin asmo dituen hirigintza moldaketen ondorioz, Txomin Etxea bota egingo dute laster. Hogei urtez okupatuta egon ondoren, agur esango diote, eta festa bat egingo dute. Ttan Ttakun Irratiaren laguntzarekin festa giroa piztuko dute Txominen larunbatean (martxoak 1). Txomineko parkean (Renferen Loiolako geltokiaren parean) elkartuko dira.
Larunbatero bezala, merkatutxoa egongo da parkean, 11:00etatik aurrera. Eguerdian bazkari herrikoia egingo dute, eta arratsaldean Bittori Band-ek kontzertua emango du. Pirata DJak ere parte hartuko du agur festa honetan. Bukatzeko, TtanTtaBideo proiekzioak emango dituzte.

