Arte Ederren eraikinaren defentsan atera dira kalera
Manifestaziora deitu dute gaur arratsalderako, Arte Ederren eraikinari erabilera kulturala emateko eta eraikina ez botatzeko eskatzeko. Koldo Mitxelenatik abiatu da protesta, 19:30ak inguruan, Ancora Elkarteak eta Arkhitektoon Biltzarrak antolatuta. Biharko udalbatzarrean Arte Ederren antzoki ohian hotel bat eraikitzea ahalbidetuko duen proposamena onar dezateke, oposizioaren jarrerak erakutsitakoaren arabera, eta proiektu horri ezetz esateko atera dira kalera. Arte Ederrak defenda dezagun lelopean egin dute manifestazioa, Francisco Escudero kontserbatorioko musika bandak lagunduta.
Biharko beste protesta bat deitu dute, udalbatzarra hastekoa den orduan, 13:00etan. Elkarretaratzera deitu dute Alderdi Ederren.





