Gure Esku Dago dinamika herritarra Donostian sortzeko batzarra egingo dute larunbatean
http://youtu.be/au3ZqgZR2UI
Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimendua da Gure Esku Dago. 2013ko ekainaren 8an hasi zen, eta ordutik herriz herri ari dira Gure Esku Dago talde txikiak sortzen. Euskal herritarren erabakitzearen eskubidearen alde herri aktibazioa eta atxikimendua lortzea du helburu. Larunbat honetan (martxoak 1) mugimenduaren aurkezpen eta sortze batzarra egingo dute Donostian. Parte zaharra, Amara eta Erdialdeko bizilagunei zuzendutako batzarra izango da. Parte Zaharrean elkartuko dira, Liburutegi Nagusiaren San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan (12:00). Hurrengo larunbatean beste auzo batzuetan egingo dute batzarra.

