Olatu handiak espero dituzte ostiralerako, eta alarma laranja ezarriko dute
Ostiralean sei eta zazpi metroko olatuak espero dituzte kostaldean eta adi egoteko eskatu dute. Ostiral eguerdian ezarriko dute alerta laranja. Itsasgora 16:15ean izango da.