Oposizioak Arte Ederren eraikinaren erabilera bermatzea adostu du
Arte Ederren eraikina babestea eskatzen duten elkarteek.
Arte Ederren eraikinari erabilera kulturala emateko eta eraikina ez botatzeko eskatuz, manifestazioa egingo dute gaur, asteazkena, Koldo Mitxelenatik abiatuta. 19:30ean hasiko da manifestazioa eta, Francisco Escudero kontserbatorioko musika bandak lagunduta, udaletxeraino joango dira. Bihar, osteguna, kontzentrazioa egingo dute Alderdi Ederren, 13:00etan, udalbatzarra hasten den garaian.
“Ahalik eta elementu gehien mantenduz, eraikinari erabilera bat ematea ahalbideratuko duen aukera bat” landu nahi dute.
Gaur goizean bildu dira EAJ, PSE-EE eta PPko ordezkariak Saderekin, Arte Ederren eraikinaren jabearekin. Bihar onartuko dute Eraikitako Hiri Ondarearen Plana udalbatzarrean, eta ordurako Arte Ederren etorkizuna erabaki nahi dute.
Estu eta larri dabiltza adostasuna lortu nahian, baina badirudi horretarako urratsak egin dituztela. Gainera, sozialistek C babes mailaren aldeko apustua egin dute orain; ostiralean egin zuten D babes mailatik C mailarako aldaketa. Beraz, orain EAJ eta PSE-EE dira C babes mailaren aldekoak.
“Ahalik eta elementu gehien mantenduz, eraikinari erabilera bat ematea ahalbideratuko duen aukera bat” landu nahi dute. Ez dute zehaztu horretarako formula zein izango litzatekeen, baina goizeko bileratik sortu da aukera. Orain udal teknikariek oposizioko hiru alderdiek adostutako aukera aztertzen ari dira, eta egingarria bada, onartu egingo dute.
Arte Ederren defentsan
Eraikinari erabilera bat ematea “funtsezkoa” dela adierazi dute oposizioko alderdietako ordezkariek, “hiriko jarduera ekonomikoari bultzada bat” emateko. Herritarren gehiengoak ere jarrera hori duela esan du Iñaki Gurrutxaga jeltzaleak. Baina guztiak ez dira iritzi berekoak. Hala adierazi zuten atzo prentsaurrekoan