Pixoihal berrerabilgarriak eskatzeko epea zabaldu dute
Pixoihal berrerabilgarriak erabilita urtean 400 euro aurrez daitezke haur bakoitzeko.
Donostiako Udalak Donostiako haurrek, zero zabor proiektua jarri zuen abian 2011. urtean. Ordutik 63 familiak erabili dute, eta orain fase berri bati ekin diote. Oraingoan beste 23 familia gehitzea espero dute. Proiektuan izena emateko epea martxoaren 31 artekoa izango da, eta hiru bide daude eskaera egiteko: Jokogarbia.com, 943483390 telefonora deituz edo Ingurumena@donostia.org eta Jokugarbia@donostia.org helbideetara idatzita.
Pixoihal ez berrerabilgarriek udal hondakin guztien ehuneko bi eta hirua hartzen dute. Ezin dira inolaz ere berziklatu eta pixoihal bakoitzak 200 eta 500 urte artean behar izaten du deusezteko; pixoihalekin haur batekoitzak tona bat zabor sortzen du urtean.
Proiektuan parte hartzen duten familiek 65 euroren truke pixohial sorta bat jasoko dute: 20 xurgatzaile, 10 estalki, 6 errefortzu eta 200 unitate zelulosa. Errazago garbitu eta lehortu ahal izateko, bi piezako pixoihal bat aukeratu dute oraingoan. Hiru pixoihal mota eskainiko dituzte kolore desberdinetakoak.

