'Ghostbusters' doan proiektatuko dute gaur Trueban
Stanley Kubricken 2001: A Space Odyssey filma programatuta zegoen gaurko Trueban, baina filmaren kopia eskuratzeko zailtasunak izan ditu Sadek, eta ez da garaiz iritsiko. Proiekzioa bertan behera utzi behar izan dute, eta zientzia fizkiozko zinemari eskainitako gaua beste egun batean programatuko dute.
Zinema zaleek, ordea, badute pozik egoteko arrazoi bat. Izan ere, SADEk doako emanaldi bat eskainiko du gaur, 21:30ean. Kubrick-en filmaren ordez Ghostbusters proiektatuko dute, joan den astelehenean hil zen Harold Ramis zinemagilea omentzeko. Jatorrizko hizkuntzan emango dute, ingelesez, gaztelaniaz azpidatzita. Gonbidapenak leihatilan bertan jaso beharko dira.


