Alerta laranjarekin, 16:00etako itsasgorak olatu handiak ekarri ditu.

Salamanca pasealekua zirkulazioarentzako itxia dago, eta arratsaldean Kursaal zubia itxi duten arren, dagoeneko zabalik dago. (Argazkia: E. Zabala)
Zazpi metro inguruko olatuak espero ziren gaur arratsaldean, 16:00etan itsasgorak jotzearekin batera. Hori dela eta, udalak alerta laranja ezarri du, eta gerta zitekeenari aurre egiteko zerbitzu guztiak abian jarri ditu. Iragarritako olatuak ikusmin handia sortu dute herritarren artean. Hala, Salamanca pasealekuaren eta Kursaal zubiaren bueltan hainbat herritar elkartu dira arratsaldeko lehen orduan, itsasoari begira, baita Kursaal aldean ere. Olatuak egon, egon dira, baina ez dute kalterik eragin. Salamanca pasealekua zirkulazioarentzako itxi dute eta Kursaal zubia itxia egon den arren, dagoeneko zabalik dago. Edonola, krisi mahaiak erabakitako plana 7:00ak arte mantenduko dute.
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)
-
-
(Argazkia: E. Zabala)