Antiguan mozorroturik egin dute poteoa
Inauterietako egitarau berezia prestatu dute auzoan.
Antiguan Inauteriak gogoko dituztela erakutsi nahi izan dute. Hori dela eta, larunbaterako egitarau berezia prestatu dute. Eguerdian Lantzeko Inauterien desfilea egitekoak ziren Matia kalean barrena, eta ondoren, mozorro poteoa. Halaxe, mozorrotuta, harrapatu ditu IRUTXULOKO HITZAk antiguatarrak, eguerdian, tragoa eskuetan zutela; zirkoko pertsonaiak, animaliak, pirataren bat, kale saltzailea… gustu guztietarako mozorroak ikus zitezkeen.
Arratsaldean ere jaiarekin jarraitzeko asmoa dute, haur jolasak, ginkana eta mozorro lehiaketarekin, besteak beste. Gauean, 21:30ean, Benta Berrin kontzertuak egongo dira, Proiekto Nombre eta Pepe Botika taldeekin. Ondoren, Dokan izango du jarraipena festak, mozorro festa eta mikro irekiarekin.