Gipuzkoa Zero Zaborrek "atzerapausotzat" jotzen du udalbatzak hondakinen ordenantzan egindako aldaketa
Ingurune osasungarri batean bizitzeko herritarren eskubidea zapaltzen duela uste du taldeak, izan ere, edukiontzi marroiaren erabilpena ez da beharrezkoa izango, zaborrak nahastea ahalbidetuz.
Gipuzkoa Zer Zebor ez dago batere pozik Donostian hondakinen ordenantza aldatzeko udalbatzarrean hartutako erabakiarekin. Udalak hala erabakita, auzo guztietara zabalduko dute hondakin organikoak jasotzeko bosgarren edukiontzi marroia, baina herritarrek hori erabiltzea hautazkoa izango da. Izan ere, osteguneko udalbatzarrean, oposizioak gehiengoz baztertu zuek erabilera beharrezkoa izatea, udal gobernuak proposatutakoari uko eginez.
Gipuzkoa Zero Zabor taldeak prentsa ohar baten bidez eman du bere iritziaren berri. “Donostiako udalbatzak, 2014ko otsailaren 27an, hondakinen ordenantza aldatzeko hartutako erabakiarekin hamarkada bateko atzerapausoa egin duela salatu nahi dugu. Izan ere, Eneko Goiak aurkeztu, eta oposizioko alderdi guztien (EAJ, PSE, PP) babesarekin ordenantzan onartutako aldaketekin, aurrerantzean, Donostian hondakinekin kutsatzea libre izango dela erabaki zuen Donostiako udalbatzak”, dio oharrak. Zero Zaborren ustez, “printzipio mailan atzerakada garrantzitsua da”, ez baitutu bitarteko egokiak ematen.
Gainera, jokabide horrek, ingurune osasungarri batean bizitzeko herritarren eskubidea zapaltzen duela dio Zero Zaborrek. “2002 urtean, eskubide hori babesteko, ordenantzan hondakinak nahasteko debekua sartzeko inolako arazorik izan ez zuten alderdi berberek, 2014 urtean guztiz kontrakoa onartu dute. 2014an hondakinak nahasteak 2002an bezainbesteko kalteak eragiten ditu”, gehitu du. Hala, taldeak herritar eta eragileei deia egin die: “Zero Zabor Gipuzkoa eraikitzeko bidean, liskarrak utzi eta arduratsu jokatzeko dei egiten dugu”.