Gero Axular taldeak Euskal Inauteriak zabaldu ditu Parte Zaharrean
Kalejira egin dute haurrek, Ziripotekin batera.
Euskal Inauterien lekukotza ere utzi beharra zegoen Donostian, eta Gero Axular taldeko haurrak arduratu dira hortaz, gaur eguerdian. Konstituzio plazan hasi eta Alderdi Ederren bukatu dute ibilbidea, txistularien laguntzarekin. Hala, Parte Zaharreko kaleetan kalejiran ibili dira. Lantzeko Inauterietako jantziak soinean, gustura ibili dira dantzan txikiak, eta Ziripot izan dute lagun.



