Gipuzkoa Basketek beste garaipen bat gehitu du azkenean
La Bruixa D’Or taldeari 73 -65 irabazi dio GBCk, sei porrot jarraian jaso ostean.
Bi hilabete eta gero, berriro ere garaipen bat lortzeko gai izan da Gipuzkoa Basket. La Bruixa D’Or jaso du etxean Sito Alonsoren taldeak, eta 73-65 irabazi dio, zaleen aurrean. Hala, jarraian sei porrot jaso ostean, ACB Ligako bederatzigarren garaipena lortu du azkenean GBCk.
Sito Alonso entrenatzailearentzat ACB Ligako 150. partida izan da gaurkoa, beraz, lehia osteko prentsaurrekoan, kandelak pozez itzali ditu.
Datorren astean Unicaja izango du aurkari talde gipuzkoarrak.



