Abisu gorriaren aurrean, udalak kontuz ibiltzeko eskatu du
Zurriola zubia 15:00etan itxiko dute.
Bigarren aldia da aurten alarma gorria aktibatzen dutela eta bihar 9:00ak arte mantenduko dute.
“Arazoak kostalde guztian sor daitezke eta Parte Zaharreko bizilagunei autoak ateratzeko gomendioa egiten diegu. 1-1 zonaldekoei hiriko edozein tokitan aparkatzeko aukera emango zaie eta 1-2 zonaldekoek ere Erdialdeko oinezkoen zonaldetan aparkatzeko aukera izango dute”.
Horrenbestez Izagirrek zentzutasunez jokatzeko eskatu du, ematen diren gomendioak jarraitzeko eta leku arriskutsuetara ez inguratzeko. “Denon erantzukizuna da”, azpimarratu du.
Bestalde, euriagatik abisu horia dago ezarrita eta Txomin eta Martutenen alarma guztiak aktibatuta daudela esan du alkateak.
Aurreikusita dagoen denboralea dela eta, Udaleko Krisi Mahaia goizean bildu da eta Kursaal zubia 15:00etatik aurrera ixtea erabaki du. Juan Karlos Izagirre alkateak egin duen agerraldian jakinarazi duenez, iparraldera ematen duten lehenengo hiru zubien espaloiak eta Salamanka pasealekua dagoeneko itxita daude. Kursaal zubia 15:00etan ixteaz gain, Leizaola pasealekua, Haizearen Orrazia, oinezkoentzako Zurriola pasealekua eta hondartzetarako sarbideak ere itxiko dira.
Itsasgorak gaur 18:30etan eta bihar 6:30etan izango dira, eta olatu handiena gauerdirako espero dute. Olatuengatik alarma gorria gaur 15:00etatik bihar 9:00ak bitarte ezarri dute.