Aingeru Zaindariaren Igoerarako izen ematea zabalik dago
Gipuzkoako XXII. Challengeari hasiera emango dio Ibaetako jaien barneko lasterketak, larunbatean, 17:00etan.
Herrikrossa.com webgunean; eta egunean bertan ere izena emateko aukera egongo da, 15:45etik 16:40era, Aitor Zabaleta plazako oholtzan, 9 eurorengatik.
Hain zuzen ere, Gipuzkoako Challengeari hasiera emango dion proba izango da Ibaetakoa. Guztira, 14 lasterketek osatuko dute challengea, eta horietako gehienak Donostian izango dira. Hona hemen egutegia:
Joan den larunbatean hasi ziren Ibaetako jaiak, Aingeru Zaindariaren ermitan egindako erromeriarekin. Igandean, txirrindularitza proba jokatu zuten, eta lau eguneko atsedenaldiaren ostean, ostiralean helduko da berriro jai giroa auzora. Egitarauaren barnean, ez du hutsik egingo Aingeru Zaindariaren XI. Igoerak. Lasterketa larunbatean jokatuko dute, martxoaren 8an, 17:00etan. Guztira, 6,1 kilometro egin beharko dituzte partaideek, auzoan bertan hasi eta Aingeru Zaindariaren ermitan bukatuz. Izen ematea dagoeneko zabalik dago, 6 euroren truke,
- Martxoak 8. Aingeru Zaindariaren XI. Igoera.
- Apirilak 5. Egiako V. Sudur Krosa.
- Apirilak 12. Pasaiako VII. Mendi Lasterketa.
- Maiatzak 3. Altzako VI. Herri Bira.
- Ekainak 22. Herrerako XXXIV. Jaietako Krosa.
- Uztailak 13. Trintxerpeko XXV. Lasterketa, Julio Montoiaren omenez.
- Uztailak 26. Astigarragako XII. Jaietako Krosa.
- Uztailak 31. Loiolako XXIX. Jaietako Krosa.
- Abuztuak 10. Adunako Herri Krosa.
- Irailak 6. Jolastokietako XXIX. Jaietako Krosa.
- Irailak 13. Porrontxo Jaietako XVII. Krosa.
- Irailak 20. La Platako Faroaren XIV. Igoera.
- Urriak 12. Martuteneko XXIII. Jaietako Krosa.
- Azaroak 1. Leosiñetako IX. Herri Krosa.