Baliteke Urumea ibaiak gainezka egitea
Udalaren Krisi Mahaiak Urumeako Plana aktibatu du jarraipen fasean. Baliteke ibaiak gainezka egitea, olatuei dagokien alerta gorria ezarrita baitago. Aurreikusten diren olatu eta prezipitazioak kontuan hartuta, batez ere goizeko itsasgoran (6:30ean) Urumea eragina izan dezake.