Denboralea dela eta, Konstituzio plazan hasi eta bukatuko da sardinaren erretzea
Sardinaren erretzearekin donostiarrek agur esango diete inauteriei. Denboraleak, ordea, ohiko amaierako desfilean aldaketa batzuk egitera behartu ditu. Donostia Kultura Festak-ek jakinarazi du sardinaren erretzearen desfilerako Konstituzio plazan elkartuko direla. Bertatik aterako da segizioa iluntzeko 19:31ean, Parte Zaharreko kaleetan barrena, Sardinari negar batean agur esateko, baita aurtengo Momo jainkosari ere.
Desfilea hasierako toki berean amaituko da eta bertan lurperatuko dute sardina. Eguraldi aurrikuspenak direla eta, aurten ezinezkoa izango da erretzea.