Donostiako Sustapenak proiektu berritzaileak finantzatzeko inbertsio plataforma berria bultzatuko du
I. Donostia Foroari esker, ekintzaileek aurkezten dituzten proiektu berritzaileek milioi erdi bitarteko finantzaketa pribatua lortzeko aukera izango dute.
Saio informatibo bat egingo dute gaur, astelehena, 16:00etan, Donostiako Sustapeneko Pi@ eraikinean.
Keiretsu Forum Spain eta Oteic taldearekin batera, Donostiako Sustapenak Inbertsioaren I. Donostia Foroa egingo du. Donostiako Ekonomia Suspertzeko Planaren testuinguruan, proiektu berritzaileak aurrera eramateko inbertsio plataforma berria sustatuko du. Helburua hiriko eta Euskal Herriko ekintzaileak beste hirietara joatea “saihestu” nahi dute. Honen berri eman dute gaur goizean Josu Ruiz, Garapen Ekonomikoko zinegotzi ordezkariak, Euken Sese Donostiako Sustapeneko zuzendariak, Oteic enpresako Iñaki Iturrategik eta Keiretsuko zuzendari Mikel Kostak.
“Proiektuak aurrera ateratzeko finantziazioa behar da. Bankak ez du krediturik ematen eta finantzioazio arazoak daude. Honen aurrean Donostiako Udala bere baliabideen barruan inbertsoreak bilatzeko lanean ari da”, azaldu du Ruizek. Horregatik, aurten hiru foro antolatuko dituzte inbertsiogileen aurrean kalitatezko proiektu berritzaileak aurkezteko. Lehenengo topaketa apirilean 3an izango da eta 2.000 inbertsori baino gehiago izango dira Donostian. Honela, proiektu berritzaileek milioi erdi bitarteko finantzaketa pribatua lortzeko aukera izango dute.
Ekimena sakonean ezagutzeko eta enpresek, ekintzaileek edota inbertsiogileek aukera hori ongi prestatu ahal izateko, gaur, astelehena, 16:00etan, Donostiako Sustapeneko Pi@ eraikinean saio informatibo bat antolatu dute. Joan nahi dutenek harremanetan jar daitezke 943-48 28 00 telefonoan edo fomentoss@donostia.org helbidean.