Orain arte denboraleak ez du aparteko kalterik eragin
Hesi eta edukiontzi batzuk mugitu ditu haizeak, pertsiana batzuk bere lekutik atera eta ditu, eta Salamanca pasealekuko 12. zenbakian olatu batek leiho bat hautsi du. Hauek dira udalak 21:30ean bidali duen balorazio oharrean jaso dituen kalteetako batzuk.
Hiriko azpiegiturei dagokienez, ez da kalte aipagarririk izan. Krisi mahaiak aktibatuta jarraituko du eta taldea handitzen joango da 6.15etako itsagora gerturatzen den neurrian. Une honetan dauden itxiturek berdin jarraituko dute, Abisu Gorria pasa arte. Egunean zehar denboralea dela eta aktibatuta egon den pertsona kopurua 147 ingurukoa da.