Mundaiz zubia, gaur arratsaldean. (Argazkia: Lide Ferreira)
Goizaldeko 06.30etako itsasgoraren zain daude, baina gaur jada olatu handiengatik hainbat segurtasun neurri hartu behar izan ditu udalaren zerbitzuek. Gauean ere “bortitzena” iritsiko dela adierazi du Juan Karlos Izagirre alkateak arratsaldean : “Orain arratsaldean itsasoaren maila jaitsi den arren, bortitzena 22:00etan iritsiko dela esan digute”. Alerta gorria ezarri dutela, arriskua badagoela eta zerbitzu guztiak aktibatuta daudela esan du alkateak.
Uneoro jarraipena egiten ari direla azaldu du Izagirrek, eta kalteak saihesteko neurriak ere uneoro hartzen ari direla ziurtatu du.