Arantzazuko Ama ikastolaren 45. urteurren jaia prestatzen ari dira
Ekainean bazkari bat egingo dute, eta bilera baterako deia egin diete ikasle ohiei.
Arantzazuko Ama ikastola 45 urte betetzera iritsi da. Hori dela eta, urteurren jaia prestatu nahi dute. Ikastolako kideek bazkari bat antolatzeko asmoa dute ekainean, eta guztia antolatzeko, bilera bat egingo dute martxoaren 18an, 18:00etan, Martuteneko ikastolan. Bilera horretara ikasle ohiak joatea nahi dute, eta gutxienez gela bakoitzeko ordezkari bat agertzea dute helburu.