Jazzaldiak ekarriko duena
Datorren uztailaren 23tik 27ra 49. Jazzaldiak ekarriko dituen musikari eta taldeen izen batzuk ezagutzen ditugu jada. Aurrerapen bat baa ere, jada bakoitza prestatzen has daiteke Jazzaldirako musika menua. Izen handienen artean: Ray Davies, Bobby McFerrin, Chick Corea, Stanley Clarke, John Scofield eta Überjam taldea eta Dave Holland.
Jazzeko beste izen ospetsu batzuk ere –Muhal Richard Abrams, Enrico Rava, Wadada Leo Smith eta Rene Marie abeslaria– programan sartuta daude, baita Danimarkako Ibrahim Electric banda esperimentala eta Quebec-eko Gizon-orkestren Orkestra bitxia ere (L’Orchestre d’Hommes-Orchestres), zeinak egundoko arrakasta izan baitzuen 2012ko Heineken Jazzaldiaren barruan Victoria Eugenia Antzokian eskaini zituen hiru kontzertuetan.
Zerrenda bikain horretara, pixkanaka iragarriko diren hots handiko izen gehiago bilduko dira. Jazzaldia bere egitaraua osatzen ari da.
Wire, The Horrors eta Vintage Trouble Zurriola hondartzan izango dira.
Agertoki Berdean, Zurriola hondartzan, hiru indie talde izango dira zuzenean: Wire eta The Horrors britainiarrak, biak post-punkaren eremuan koka daitezkeenak, eta Vintage Trouble estatubatuarrak, hastapeneko soularen emozioa berreskuratzen saiatzen direnak.