Urumea inguruan jarri dute arreta, ibaiak gainezka egin baitu Txomin inguruan. Halere, Txominera eta kostaldera normaltasuna itzuli da. Udal Brigadak garbiketa lanetan ari dira.

Txomineko parkea, gaur goizean. (Argazkia: Lide Ferreira)
Une honetan garbiketa lanetan ari dira Udal Brigadak.
10:00etan Zurriola eta Mundaiz zubiak, eta itxita egon diren pasealekuak irekitzea aurreikusi du Udaleko Krisi Mahaiak.
Denboralearen une kritikoena 6:30ean espero zuten, itsasgorarekin batera, eta momentuz espero baino arinagoa izaten ari da denboralea. Olatuen altuera jaisten hasi da jada. Bart 22:00etan neurtu ziren olatu altuenak Donostiako buian, 11,1 metrokoak. Orain azken datuen arabera 9 metroko olatuak daude. Datozen orduetan egoera lasaitzen joatea espero dute. Goizean 9:00ak arte iraungo du alerta gorriak, eta ondoren jaitsi egingo dute, alerta laranja emanda.
Urumea inguruan jarri dute arreta, ibaiak gainezka egin baitu Txomin inguruan. Uholde arriskuaren ondorioz, alerta aurreko egoera ezarri zuen atzo Donostiako Udalak Martutene eta Txomin-Enea auzoetan. Txomineko haur parkean eta Antzietako 4. eta 5. zenbakietan egin du gainezka ibaiak, udalaren arabera. Suhiltzaileak, Saneamendukoak, Gurutze Gorria eta Udaltzaingoa bertan egon dira egoeraren jarraipena egiten goizeko lehen orduan. Halere, pixkanaka egoera normaltzen ari da.
Kursaal zubia itxita dago atzotik, eta Mundaiz zubia goizeko lehen orduan itxi dute egoera aztertzeko. Salamanka pasealekua, Pasealeku Berria eta Eduardo Txillida pasealekua ere itxita egon dira. Udaleko Krisi Mahaiak 10:00etan Zurriola eta Mundaiz zubiak eta itxita egon diren pasealekuak irekitzea aurreikusi du. Une honetan garbiketa lanetan ari dira Udal Brigadak.
Kontxan, Rotonda dantzalekuan, ura sartu da eta suhiltzaileen laguntza behar izan dute gaur goizean. Parte Zaharrean, Principe zinema aretoen ondoan harri batzuk erori dira, eta bidea moztu dute.
-
-
Antzieta pasealekua Txominen. (Argazkia: Lide Ferreira)
-
-
Txomineko parkea. (Argazkia: Lide Ferreira)
-
-
Txomineko parkea, gaur goizean. (Argazkia: Lide Ferreira)
-
-
Rotondan ura sartu da eta suhiltzaileen laguntza behar izan dute. (Argazkia: Lide Ferreira)
-
-
Zurriola pasealekuan denboraleak ekarritako hondarra eta zaborra garbitu dute. (Argazkia: Lide Ferreira)
-
-
Parte Zaharrean, San Juan kaleko kaleak babestuta. (Argazkia: Lide Ferreira)
-
-
Zuhaitz enbor bat Kontxa hondartzan. (Argazkia: Lide Ferreira)
-
-
Kontxa hondartza. (Argazkia: Lide Ferreira)
-
-
Kontxa hondartza. (Argazkia: Lide Ferreira)